XII. Mariano Izeta Bertso Sariketa eginen dute ortziralean Erratzun

Ttipi-Ttapa

Ekain Alegre altsasuarrak irabazi zuen sariketa azken edizioan.

Zortzi bertsolari lehiatuko dira saioan, Iratxe Legarraren gidaritzapean

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak Mariano Izeta Bertso Sariketa antolatu dute azaroaren 20an, 19:00etan Erratzuko kultur elkartean. Bi urtetik behin antolatzen dute txapelketa eta 12. edizioa du aurtengoa.

Eskualdeko zein Nafarroa osoko zortzi bertsolarik parte hartuko dute: Antton Ciriza, Endika Legarra, Idoia Granizo, Julen Bernaldo de Quirós, Kattin Madariaga (Arantza), Malen Alzuart (Erratzu), Mikel Lasarte eta Patxi Bueno. Iratxe Legarra gai jartzaile lanetan arituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun