Josu Inziarte Iruretaren Irudi Ezkutuak izendaturiko argazki erakusketa izanen da Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian larunbat honetatik, azaroaren 28a, abenduaren 27ra arte. Larunbat eta igande oro egonen da aretoa zabalik 17:00etatik 20:00etara. Paisaia edo eszenatoki bakar baten barruan dauden paisaia ezkutuak eta estetika berriak arakatzen ditu erakusketak
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.