'Lau Haizeetara' film laburraren emanaldia igandean Lesakako Eskol Ttikin

Ttipi-Ttapa

'Lau Haizeetara' emanaldia lesakarrek igandean ikusi ahal izanen dute Eskol Ttikin.

Igande honetan, azaroak 29, 11:30ean, Lau Haizeetara film laburraren emanaldia izanen da Lesakako Eskol Ttikin. Udalbiltzak bultzatutako eta Geuretik Sortuak proiektuaren barrenean ondutako lana da Lau Haizeetara, lau film laburrez osatuta dagoena. Bitartean gero, Mintzo zen, Ikusi Makusi eta Aho Beltzak atalek osatzen dute ekoizpena, bakoitza 20 minutuko iraupenarekin, ordu eta gehiago irauten duen saio osatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun