'Ni sorgina banaiz' dokumentala larunbatean Senpereko Larreko kulturgunean

Ttipi-Ttapa

Sorginak eta hauek bizitutakoak Senpereko pantaila handian larunbatean.

Larunbatean, azaroaren 28a, 19:00etan, Asisko Urmenetaren Ni sorgina banaiz dokumentala proiektatuko da Senpereko Larreko espazio kulturalean. Sorgin-ehizari buruzko prozesu historikoa biltzen du dokumentalak, gaiaren inguruko galderak eta ikuspegiak jorratzera gonbidatzen duen bitartean. Doakoa izanen da adin guztietako jendearentzat bideratutako ikus entzunezkoa ikusteko sarrera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun