Baztango Bertso Eskolako ttikienek egin zuten lehen agurra, eta ondotik hiru fasetan lehiatu ziren bertsolariak. Lehenbiziko denek kantatu zuten ofiziotan, zortziko handian eta zortziko txikian binaka gaia emanda, eta gero bakoitzak hitz bati bertso bat. Puntuazio altuena lortu zuten lauek bigarren fasean kopletan eta hamarreko txikian jardun zuten binaka.
Akitzeko buruz burukoa, Endika eta Mikelek ganbarako lana egin zuten: bi puntu zortziko txikian erantzun eta gaiari bi bertso. Endikak txapela irabazi zuen eta bertso onenaren saria Mikel Lasarterendako izan zen, 'Erlojua' hitzari botatako bertsoarengatik.
Hau izan zen sailkapena:
- 1 Endika Legarra
- 2 Mikel Lasarte
- 3 Malen Alzuart
- 4 Idoia Granizo
- 5 Kattin Madariaga
- 6 Julen Bernaldo de Quirós
- 7 Antton Ciriza
- 8 Patxi Bueno
