Janus Lester artista beratarrak Popera disko berria kaleratu du gaur, eta hori ezagutzeko lehen aukera izan zuten atzo arratsaldean Donostian. Kanten bideoklipekin osatutako film musikala aurkeztu zuen Antzoki Zaharrean, eta lehenbiziko aldiz Zuek bezalakorik kanta abestu zuen zuzenean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.