'Popera' film musikala estreinatuko du Janus Lesterrek Donostian ortzegun honetan

Ttipi-Ttapa

Janus Lesterrek 'Popera' film musikala aurkeztuko du ortzegunean Donostian, bere azken diskoko kanta guziekin batera.

Berako Janus Lesterrek musika eta zinema elkartu ditu Poperan. Azaroaren 26an, ortzegunean, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean izanen da hura osorik ezagutzeko lehen aukera: disko osoa estreinakoz aditu eta film musikala pantaila handian ikusteko hitzorduan, zuzenean ere, lehen aldiz diskoko abesti bat estreinatuko da.

Antzoki Zaharreko emanaldian disko berri osoa estreinakoz aditzeko aukera izanen da, ortzegunean 20:00etan hasita

Izan ere, disko berriko kantak aleka-aleka aurkezten ari da Janus Lester. Popera kanta egin zuen lehenik eta Oh my God! ondotik, aski arrakastatsuak biak.

Estreinaldiaren ondotik, disko berriaren birako data batzuk ezagun dira: abenduan, Bilboko Euskalduna Jauregia (hilak 12) eta Donostiako Kursaal aretoa (26an), urtarrilean Biarritzeko Atabalean (1ean) eta Madrileko Condeduque aretoan (26an) eta otsailean, Iruñeko Baluarten (14an). 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun