Indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira antolatu du Goldatzek liburutegian (17:30)
Azaroaren 25eko Indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira, Goldatz Berako Emakume Taldeak Dom Campistronen Etxean liburuaren aurkezpena eta drag emanaldia antolatu du azaroaren 26an, ortzegunean 17:30ean liburutegian. Domek, bere ahizpa Aelekin batera, etxe barreneko indarkeria lantzen duen ipuinaren kontaketa eginen du. Haurrentzako bereziki prestaturiko ekitaldi hau sei urtetik goitiko jende guzientzako emanaldia ere bada.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.