Prentsarako oharrean Foruzaingoak zehaztu duenez, «gidaria zen ibilgailuko bidaiari bakarra eta geldiarazi zuten momentuan telefono mugikorra manipulatzen ari zen, asaldatuta eta urduri». Hori dela eta, foruzainek «mugikorra uzteko eskatu zioten, baina ez zuen kasurik egin». Orduan, «autoan marihuana usain handia nabari zela eta, miatzeari ekin zioten». Hala, «maletategian 36 marihuana pakete atzeman zituzten, 14 kilo osotara, bi poltsa handitan eta hutsean ontziratuak».
Foruzaingoaren Polizia Judizialaren Dibisioak bideratu ditu eginbideak, eta epaileak atxilotua aske uztea agindu du.