Angelun gertatutako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zen atzo Beran

Ttipi-Ttapa

Feministek autodefentsan jarraituko dutela azpimarratu zuten atzo iluntzean Beran.

Berako eta inguruko feministak Berako Muxiku zubian elkartu ziren atzo, urriak 18, Angelun (Lapurdi), bortxaketa bat salatu ondotik bere buruaz bertze egin zuen 19 urteko neskak jasandako indarkeria matxista salatzeko. Euskal Herriko Emakumeon* Mundu Martxak deitutako elkarretaratzean, 2026an Euskal Herrian izan diren bortz erailketa matxistak salatu nahi izan zituzten ere, Basakeria matxistak hiltzen gaitu! Aski da! lelopean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun