Pantxoa eta Peiok Lesakan irailaren 5ean emanen duten kontzerturako sarrera gehiago salgai

Ttipi-Ttapa 2026ko irailaren 2a

Nafarroan eskainiko duten azken kontzertua izanen da larunbatekoa Lesakan

Pantxoa eta Peiok Lesakan, larunbat honetan, irailak 5, eskainiko duten kontzerturako sarrera gehiago jarri ditu eskuragarri Lesakako Udalak. Sarrerak erosteko Lesakako herriko etxean edo lesaka.eus web orrian egiten ahal da, gaur 09:00etatik aitzina. Lesakako Frontoi Atzealdeko aparkalekuan emanen dute Pantxoa eta Peiok azken birako Lesakako kontzertua, 21:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun