Matxin III.a eta David Mitxeo doneztebarra nagusitu dira Binakako Erremonte Txapelketan

Ttipi-Ttapa aza 03 Mendialdea

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Binakako Erremonte Profesionaleko-Reyno Gourmet Sari Nagusiko finalak jokatu dituzte urriaren 31n Luzaideko Fernando Arretxe pilotalekuan. Final nagusian, iaz bezala, aurrez aurre izan dira Eloi Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarrak. Iaz Otano eta Zeberio II.a izan zituzten lagun, hurrenez hurren eta Otxandorena eta Otano nagusitu ziren. Aurtengoan, aldiz, Doneztebeko aurrelariak Ion izan du lagun eta atzelariak, berriz, Matxin III.a, biak ere esperientzia handiko erremontistak. Oraingoan, Matxin III.a eta Mitxeo nagusitu dira, finalean 35-29 irabazita.

Otxandorena eta Mitxeo aurrez aurre izanen dira aurten ere Reyno Gourmet txapelketako final nagusian

Ttipi-Ttapa urr 30 Mendialdea

Aurrelariak Ion izanen du bizkartzain eta atzelariak Matxin III.a izanen du lagun aitzineko koadroetan urriaren 31n Luzaiden