Ba ote da gogokoa dugun horretan aritzea bezain gauza ederragorik? Ikasketetan, lanean, kirol jardueretan, eskulanetan. Joan den astean, Hodei Iriarte Jauregi futbolari gazte donamariarraren jardunaz aritu ginen gure albistegietan. Osasunan segituko du, baina koxka bat goiti egin du. Osasuna Promesaseko taldean segituko du 2028ra arte printzipioz, 2030era bitarte luzatzeko aukerarekin. Doneztebe futbol taldean hasi zituen bere lehenbiziko urratsak futbolean eta 12 urte zituenetik Iruñealdean ari da futbolean Donamariako erdilaria.
Goiz honetan berekin egoteko aukera izan dugu.