Gazteluko plazan egindako hitzorduan, herri kirol erakustaldi polita egin zuten Gazteluko eta Iturengo gazteek. Gainera, lehiaren gainetik, besta eguna izan zela erakutsiz, herri kirol desafioaren ondotik, elkarrekin joan ziren bazkaltzera. 50 lagunetik goiti bildu ziren Doneztebeko Santamaria jatetxean, eta musikarik ere ez zuten falta izan.