Lan istripuan hildakoa Tradisna Nafarroako Garraiolarien Elkarteko kidea zen, eta elkarteak oharra kaleratu du familiari, lagunei eta hurbilekoei doluminak adieraziz, «gure babesa, maitasuna eta hurbiltasuna momentu gogor hauetan». Hildakoa «profesional konprometitua eta sektorean arrunt pertsona maitatua» zela, eta hala gogoratuko dutela gehitu du Tradisnak. Eta gertaera ikusita, «segurtasunaren alde lanean segitzearen garrantzia» azpimarratu du, «horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen».
Olatek enpresan gertatu zen ezbeharra, eta bertako komiteak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Prekarietatea hiltzailea! Lan osasuna bermatu lelopean.