Elkarretaratzera hurbildutakoei eskerrak eman ondotik, komunikatu hau irakurri zuten: «Ikastetxeak eta frontoia ixteko erabakia hartzea ez da samurra izan, espazio horiek herritar guzien eskura egotea nahiko genukeelako. Baina gertatutakoak onartezinak dira, eta ezin dugu bertze aldera begiratu. "Aski da!" errateko elkartu gara. Nazkatuak, etsituak eta haserre gaude. Holako jokabideak onartezinak dira, baita arriskutsuak ere. Denon ardura da, eta batez ere helduena, eredugarri izatea eta egunerokoan herria zaintzea. Elkarbizitza, errespetua eta ardura oinarri izanen dituen Lesaka nahi dugu».