Irailaren 18an akabatuko da 'Gorpuztu' saioetan izen emateko epea

Ttipi-Ttapa

Lau egun bertzerik ez izen emateko epea akabatzeko.

16 urtetik gorako emakumeentzat* Gorpuztu saioak eskainiko ditu Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak irailaren 24tik azaroaren 26ra bitarteko ortzegun guztietan. Berako Beralandetan izanen dira saioak 18:00etatik 20:00etara eta bertan apuntatzeko 722 69 30 78 zenbakira deitu beharko da irailaren 18a baino lehen. 20 plazak betetzeko orduan, Bortzirietan bizi diren emakumeei*  lehentasuna emanen die Berdintasun Zerbitzuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun