Bi pertsona ospitaleratuak arratsaldean Baztanen izan den auto istripuaren ondorioz

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 13a

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gaur arratsaldean errepideko istripu bat artatu dute N-121-A errepidean, Baztanen. Argazkietan ageri denez, 4x4 ibilgailu bat bidetik atera eta iraulita gelditu da arbola baten kontra. Kolpearen ondorioz, bi pertsona anbulantzietan eraman dituzte Nafarroako Ospitale Unibertsitariora, horietako bat kabinaren barnetik libratu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun