Gizonezko bat zauritu da Baztanen auto istripu batean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 20a

Istripua izan duen autoa. Argazkia: Utzitakoa.

Istripua Iruritan gertatu da, 77 urteko gizonezko batek gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera eta ezponda batetik beheiti erori denean.  

Iruritan izan da ezbeharra, Maineko borda inguruan, NA-1740 errepideko laugarren kilometro inguruan dagoen pista batean. 

Oronozko suhiltzaileak, Elizondoko mediku taldea, oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia bat eta bigarren anbulantzia bat bizi euskarri aurreratuekin hornitua eta Foruzaingoaren patruuila bertaratu dira. Zauritua, 77 urteko gizonezkoa,  Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute pronostiko erreserbatuarekin eta garezurreko traumatismoarekin. 

Suhiltzaileak eta osasun langileak istripu lekuan lanean. Argazkia: Foruzaingoa.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun