Ate irekiak Bertiz Jaurerriko Natur Parkean larunbatean

Ttipi-Ttapa

Naturaz gozatzeko aukera ederra larunbat honetan Bertizen

Bertiz Jaurerriko Natur Parkearen ateak irekiko dituzte larunbat honetan, irailak 26. Doakoa izanen da lorategi historiko eta artistikora sartzea eta goizaldetik arratsaldera arte hainbat jarduera egiteko aukera ere eskainiko dute.

Denetariko ekintza goiz-arratsaldez:
  • 10:30-13:30: 'Aztarnak eta arrastoak' interpretazio-bisita.
  • 11:00-14:00: Tokiko artisautza azoka (Argitzu elkartea). Picnic gunean. 
  • 11:00-11:45: Bertiz Jaurerriko Jauregian, Parkeko Erabilera Publikoko langileekin. (Gazteleraz). Parke Naturalaren aurkezpena (kotxetegia) eta mikrobisita Jauregian. Doako jarduera eta plaza mugatuak (10 lagun). Aldez aurretik inskribatzea beharrezkoa.
  • 12:00-12:45: Bertiz Jaurerriko Jauregian, Parkeko Erabilera Publikoko langileekin (Euskaraz). Parke Naturalaren aurkezpena (kotxetegia) eta mikrobisita Jauregian. Doako jarduera eta plaza mugatuak (10 lagun). Aldez aurretik inskribatzea beharrezkoa.
  • 16:00-17:30: Bisita gidatua Lorategi Historiko-Artistikoan. Jauregirako sarrera barne. Doako jarduera. Plaza mugatuak. Aldez aurretik inskribatu behar da 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun