TTIPI-TTAPA irabazi asmorik gabeko fundazio bat da, eta, interes sozialekoa delako eta betetzen duen funtzio soziokulturalaren errekonozimenduan, 2015az geroztik Nafarroako Gobernuak MEKNA zigiluarekin (Mezenasgoa Kultura Nafarroa) aitortuak dituen 139 proiektuetako bat da.
Horrek erran nahi du partikularrek eta enpresek Ttipi-Ttapa Fundazioari egiten dioten donazioek desgrabazioa dutela Errentaren Aitorpenean edo Sozietateen Gaineko Zergan.
Pertsona partikularren kasuan, desgrabazioa % 80koa da lehen 250 euroetan. Konparazione, aurten 250 euroko donazio bat eginez gero, heldu den urtean 2026ko Errentaren Aitorpena egiterakoan, 200 euroko desgrabazioa izanen dute kuotan, eta 60 euroko donazioa eginez gero, 48 euroko desgrabazioa.
2025eko Errenta Aitorpenerako ziurtagiriak
Joan den urtean Ttipi-Ttapa Fundazioari donazioa egin bazenion, egunotan hartuko duzu etxean 2025eko Errenta Aitorpenerako ziurtagiria. Errenta Aitorpena egina bidaltzen badizute, guk bidalitako ziurtagiriarekin ez duzu deus berezirik egin behar, zuretzat gorde. Nafarroako Ogasunak badu Ttipi-Ttapa Fundazioari egin zenion donazioen berri, eta Ogasunak bidalitako proposamenean dagoeneko apuntatua ikusi duzu. Eta Errenta Aitorpena ez badizute egina bidaltzen, kasu horretan hor duzu bidali dizugun ziurtagiria.
2026ko kobrantzak apiril hasieran
Kontrako abisurik eman ezean, apiril hasieran bidaliko ditugu banketxera 2026ko ordainagiriak. Hortaz, daturen bat aldatu nahi izanez gero, komeni da lehenbailehen abisatzea. Horretarako, 948 63 54 58 telefonora deitu behar duzu bulego orduetan (08:00etatik 15:00etara).