Bederatzi emanaldi eskaintzeko prest, Lesakan dago Gure Zirkua

Ttipi-Ttapa

Gure Zirkuko karpa muntatzen aritu dira aste hasieran eta ortziralean eskainiko dute lehen emanaldia Lesakan. Bertze zortzi ere eginen dituzte datozen asteetan.

Irailaren 11n, ortziralean, 19:00etan eskainiko dute lehenbizikoa eta irailaren 26an, larunbatean 12:00etan, azkena.

Joan den asteburuan Baigorrin hiru emanaldi eskaini ondotik, dagoeneko Lesakan dago Gure Zirkuaren karpa.  Guztira bederatzi emanaldi eginen dituzte eta Nafarroa Garaian bederatzigarren bira honetan eginen duten geldialdi bakarra izanen da Lesakakoa.

  • Irailaren 11n, ortziralean, 19:00etan.
  • Irailaren 12an, larunbatean, 18:00etan.
  • Irailaren 13an, igandean, 18:00etan.
  • Irailaren 18an, ortziralean, 19:00etan.
  • Irailaren 19an, larunbatean, 18:00etan.
  • Irailaren 20an, igandean, 12:00etan eta 18:00etan.
  • Irailaren 25ean, ortziralean, 19:00etan.
  • Irailaren 26an, larunbatean, 12:00etan. 

Sarrerak eskura daitezke gurezirkua.eus webgunean eta Gure Zirkuak eskainitako zortzi sarrera bikoitz (hamasei denera) zozketatu ditugu erran.eus webguneko erabiltzaileen artean. Hauek dira saridunak:

  • Irailaren 11ko emanaldirako: Leire Mitxelena, Iker Gorosterrazu, Mari Carmen Elizainzin eta Maite Oteiza.
  • Irailaren 18ko emanaldirako: Mikel Zubieta, Maribi Gaztelumendi, Izaskun Zubialde eta Arantzazu Zapiain

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun