Ikastetxeetatik kanpo ere ez dute bisiten faltarik; «joan den urtean jendea hasi zen pendulu saltoak sareetan zabaltzen eta boom moduko bat izan zuten, hortaz, saltoak bikoiztu genituen iaz, jende aunitz etorri zen. Sare sozialek eragin handia dute».
Bisitari gehienak «eskualdetik edo Euskal Herritik etortzen dira, baina udan eta asteburuetan toki guzietako jendea izaten dugu: Katalunia, Valentzia, Andaluzia… Horrelako salto handirik ez baita inguruan bertze inon».
Horrez gain, «lau urte baino gehiago daramatzagu udalarekin gorabeheraka parkea handitzeko baimena lortzeko, eta adostasun batera ailegatzear gaude. Hortik aitzinera kooperatiba bat sortu nahiko genuke eta bertze pauso bat eman BKZren bilakaeran. Duela 33 urte hasi ginen hemen lanean arras gauza guttirekin, gero eta jende gehiago etortzen zen eta handitzen joan da, eta orain parkeak berak eskatzen duen modernizazioa egin nahi dugu, denon hoberako».