Orain dena «informalagoa dela» dio. «Jaunartzeko argazkiak, adibidez, kaleko arroparekin ere egiten ditugu eta pertsonalizatuak haur bakoitzaren izaeraren arabera: baloiarekin, jostailuekin… behin haur bati joaldun jantziarekin egin genion eta izugarri polita gelditu zen».
Ezkontzetan berdin, «zibilak eta elizakoak egiten ditugu, eta bikotearen eta gonbidatuen arabera serioagoa edo informalagoa izaten da. Gainera, Felix eta biok joaten gara; Felixek argazkiak egiten ditu eta nik wedding planner lanak, hau da, ezkongaien eta gonbidatuen mugimenduak gidatzen ditut; nor eta noiz sartzen den, taldeko argazkietan nor agertzen den…».
Argazkilaritza digitalarekin egiten dute lan, kalitatezko azken emaitza bermatuz, «albumetan zein digitalean. Gainera, etxeak apaintzeko aholkularitza lana ere egiten dugu, argazkien bidez istorio bat kontatzeko etxeko paretan».