Ttipi Txartela

«Kalitatezko zerbitzu eta esperientzia gastronomikoa eskaini nahi diogu bezeroari»

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 6a

Pandemiaz geroztik «aldaketa handia» eman du Arantza Hotelak, Alberto Madinabeitiak azaldu bezala: «pandemiak gurera datozen bezeroei eragin die, eta orain egunero dugu jatetxea zabalik, astelehenetik igandera. Lau sardexkako jatetxea da eta kalitatezko zerbitzua ematea eta bezeroak esperientzia gastronomiko batez gozatzea da gure asmoa».

Hori dela eta, bonu berri bat paratu dute martxan, «45 minutuko spa saio bat bi lagunentzako gure spa pribatuan eta, ondotik, bazkaria jatetxean bailarari begira, naturan egonen bazina bezala». Bertako kartak «kalitatezko produktuak» eskaintzen ditu, «gehienak tokiko ekoizleenak eta ekologikoak». Gainera, «jatetxeko bezeroek aunitz estimatzen dituzte gure angula, arrain eta itsaskiak, abakandoa batez ere, egunean bertan arrantzatutakoak».

Etorkizunera begira, «inguruan dugun jendearengana ailegatzea da gure erronka, aukera eskaintzea etxetik hurbil daudenei, jatetxean spa saio eta bazkariaz gozatu ahal izateko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun