Ttipi Txartela

«Pilates Reformer klase berriak arrakasta handia izan du jendearen artean»

Ttipi-Ttapa

Arantxa BLANCO GARDE, Mugarki kiroldegiko zuzendaria

Jarduera berri batekin hasi du ikasturtea Arizkungo Mugarki kiroldegiak: Pilates Reformer. «Urrian hasi ginen eta ekainera arteko kurtsoa izanen da, baina udan ere klaseak eginen ditugu. Talde mugatuak dira, sei lagun gehienez klase bakoitzeko. Bertan, reformer izena duen makinarekin egiten da pilates klasea».

Pilates metodoa sortu zuen Joseph Pilates entrenatzaileak sortu zuen makina: «hasieran errehabilitaziorako erabiltzen zen, baina orain gorputz guzia lantzeko egokitzen joan da: abdomena, gorputzaren jarrera, zoru pelbikoa, arnasketaren kontrola, beso eta hankak, oreka, luzaketak…».

Jendearen aldetik «interes handia» izan du; «talde aunitz ireki ditugu eta bi taldetan bakarrik gelditu da lekuren bat». Horietatik, «jende aunitz dagoeneko kiroldegira etortzen zen eta ariketa osagarri bezala erabiltzen dute, bertze batzuk yoga egiten dute, edo herri kiroletan aritzen dira… Kiroldegian abonatuak daudenek kuota bereziak dituzte, baina edozeini irekitako jarduera da. Astean klase bat edo bi egin daitezke eta goiz, eguerdi eta arratsaldeetan ditugu orduak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun