Ttipi Txartela

«Kalitate handiko haragiekin egiten dugu lan Sutondon»

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 5a

Sei jatetxe dituzte guztira Biok bentetan: Otxondo, Lapitxuri eta Oihana Dantxarinean, Xabi jatetxea Luzaiden eta bertze bi Ibardinen, Mirentxu eta Sutondo. Kartak eta menuak eskaintzen dituzte denetan, eta bakoitzak bere espezialitatea du; «adibidez, Mirentxu jatetxearen espezialitatea arraina da, eta Sutondon, berriz, haragi ondua eta gure ikatz parrilla.

Carlos Garcia Sutondoko sukalde arduradunak azaldu duenez, «txuleta da gure produktu izarra eta kalitate handiko haragiekin egiten dugu lan, hala nola, Galiziako behi txuletoia eta Simmental arraza. Haragi zein arrainetan, goi mailako produktuak eta aukera zabala eskaintzen dugu, beti tokiko ekoizleekin elkarlanean».

Jende ugarik bisitatzen du jatetxea egunero, «gehienbat Ipar Euskal Herritik eta Frantziatik etortzen direnak. Baina Hegoaldetik etortzen den jendea ere badugu, gero eta gehiago. Euskal Herriko gastronomia zoragarriaren parte gara eta sentimendu berezi hori sukaldera eramatea dugu helburu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun