Gaur egun «geure burua gehiago zaintzen dugu. Ikasketetan arazoak dituzten haurren kasuan, adibidez, gehiago sakontzen da ikusmenean, lotura handia duelako». Bistarako arrisku nagusia, «argi eta garbi, pantailak dira. Haur ttiki-ttikiak mugikorrarekin eskuetan ikusteak aunitz harritzen nau, egin dezakegun gauzarik okerrenetakoa delako. Aitzinerago ere edukiko dituzte urteak hurbilera begiratzen egonen direnak denbora osoan: ikasketengatik, irakurtzen, lanagatik… baina haur ttiki batek urrunera begira egon behar du». Izan ere, «urrunera begira gaudelarik bista erlaxatua dugu, baina hurbilera begiratzean bortxatu egiten dugu. Etorkizuneko pandemia miopia izanen da».
Aholku bezala, «gazteen pantaila orduak murriztea» gomendatu du, eta «lanean egun guzia pantailaren aitzinean daudenentzako, pantaila ahalik eta urrunen mantendu eta ordu laurdenero bista altxatu eta urrunera begiratu. Gainera, pantailen aitzinean begiak kliskatzea ahazten zaigu maiz, eta hori ere hagitz inportantea da».