Ttipi Txartela

«Sukaldea neurrira egiten dugu, hasierako ideiatik instalaziora arte»

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 10a

Lau negozio ildo ditu Alkainek: burdindegia, etxe eta bainugelak, eraikuntza eta sukaldeak. Sukaldeen departamentuan egiten du lan Carlos Etxebestek, eta azaldu duenez, «bezeroaren ideiatik abiatuta, neurrira egiten ditugu. Sukalde funtzionala izatea nahi dugu, espazioa ongi probesten duena eta bezeroaren beharrak betetzen dituena».

Kalitatezko materialekin egiten dute lan, «bi fabrikatzailerekin aritzen gara eta akabera mota guziak eskaintzen ditugu altzarietan: laminatuak, estratifikatuak, lakak, egurrak, portzelanikoak… baita puntako markako etxetresna elektrikoak ere». Gaur egun, «bezeroa ideia argi batekin etortzen da, eta gu hori betetzen saiatzen gara. Funtzionalitatea bilatzen aholkatzen diegu beti eta 3Dko irudi errealistak egiten ditugu aurrekontuan».

Sukaldeak «gero eta paper handiagoa du etxearen dekorazio eta estetikan, eta guk prozesu osoan parte hartzen dugu: hasierako ideiatik, materialaren garraio eta instalaziora arte, dena neurrira».

Hondarribian eta Astigarragan dituzte dendak eta lau departamentuen zerbitzuak eskaintzen dituzte bi dendetan. «Etorri lasai gure zerbitzuen kalitatea ikustera, inongo konpromisorik gabe eginen dizugu aurrekontua».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun