Manuel Tabernarekin hasi zen lanean, «hasieran hiru langile bakarrik ginen, eta Bortzirietako herrietan barna ibiltzen ginen furgonetarekin, eskatzen zigutena eramaten: ardoa, esnea, likoreak…». Gaur egun, berriz, hamar langile dira, kamioi eta furgoneta gehiago dituzte eta Baztan-Bidasoa osoan aritzen dira banaketan. Gainera, «edarien eskaintza aunitz aldatu da, etxe bakoitzak produktu pila bat ditu orain».
Erretiroa gustura hartu badu ere, «hagitz zaila» egin zaiola ere aitortu du Telletxeak: «urte aunitz izan dira bezeroekin eta hagitz harreman ona egin dut. Emozionalki polita baina gogorra izan da jendeari agur erratea. Oroitzapen onak eramaten ditut eta eskerrak eman nahi dizkiet denei, hagitz gustura egon naiz urte hauetan guzietan eta poztasun handia izan da zuekin lan egitea».