Parkea klimatizatua dago eta «urteko edozein sasoitan, udan zein neguan eta eguzki zein euriarekin, haurrentzako plan bikaina da». Baina haurrez gain, helduentzako ere kafetegi-ostatua dute bertan, «eta urtebetetzeak edo bestelako festak ospatzeko aukera ematen dugu».
Edukiera mugatua du parkeak, «haurraren erosotasuna bermatzeko», eta webgunearen bitartez erosten ahal dira sarrerak: izarpark.eus. Hori dela eta «familientzako plan ona da, baina ikastola eta udalekuentzako ere txango plan arrakastatsua bada, gero eta erreserba gehiago izaten ditugu».