Benito Taintaren omenezko pilota txapelketako nagusiek hiru partida jokatuko dituzte maiatzaren 9an

Ttipi-Ttapa mai 08, 19:00 Bortziriak   Lesaka

Ortzegunean 18:30ean hasita Lesakako udal pilotalekuan

Udaberriko erremonte txapelketak iruritarren arteko lehia eramanen du Iruritara maiatzaren 9an

Ttipi-Ttapa mai 08, 13:00 Baztan   Irurita

Sagaseta eta Iturregi aurrez aurre izanen dira aitzineko koadroetan, Ion eta Otano lagun dituztela, eta jaialdia esku pilotako profesionalen arteko partida batekin hasiko da ortzegunean 18:00etan Aranabian

Euskal Jai erremonte fundazioak antolatutako Udaberriko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 9an Iruritako Aranabia pilotalekuan, herriko besten barrenean. Gainera, Irurita bertako bi erremontista profesional berriren arteko lehia ikusteko aukera emanen du. Jon Sagaseta iruritarra eta Ion, Xuban Iturregi iruritarraren eta Otanoren kontra ariko dira.