Ainara Mendiburu eta Ibon Erdozain dira Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopako liderrak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 18a, 20:00

Lizuniagako Igoeran erabakiko dute zein izanen diren kopako irabazleak. Irudian Ainara Mendiburu eta Ibon Erdozain sailkapeneko liderrak.

Berako Manttale Mendi Lasterketa Taldeak lehenengoz antolatu du Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopa. Alkaiga Trailek, Berako Gau Krosak, Agerrako Krosak eta Lizuniagako Igoerak osatzen dute zirkuitua, eta azken lasterketaren faltan jakinarazi du orain arteko sailkapena Manttalek.

Emakumezkoen kategorian Berako Ainara Mendiburu da lehen sailkatua 236 punturekin. Alkaiaga Trailen 95 puntu lortu zituen Mendiburuk, Gau Krosean 56 eta Agerrako Krosean 85. Bigarren sailkatua Aintzane Goienetxe beratarra da 213 punturekin: Alkaiaga Trailen 90 puntu, Gau Krosean 45 eta Agerrako Krosean 78 puntu lortu ditu. Hirugarren postuan, aldiz, Ane Elzaurdia beratarra dago, 200 punturekin, Alkaiaga Trail eta Gau Krosa irabazi ditu lasterketa bakoitzean 1o0 puntu lortuta, baina ez zuen Agerrako Krosean partu hartu.

Gizonezkoen mailan ere lehen sailkatua beratarra da: Ibon Erdozain. Denera 270 puntu ditu Erdozainek, 100 Alkaiga Trailen lortuak, 90 Gau Krosean eta 80 Agerrako Krosean. Bigarren lekuan dago Gwnedal Larque beratarra 260 punturekin: Alkaiaga Trailen 95 puntu lortu zituen, Gau Krosean 80 eta Agerrako Krosean 85. Hirugarren lekua Dani Iparragirre aranztarrarentzat da 236 punturekin, Hurrenez hurren 90 puntu, 68 puntu eta 78 puntu lortu ditu lasterketa bakoitzean. 

Kuadrillako sailkapenari dagokionez, Bortziriak dago lehen lekuan 295 punturekin, Azken Dinosauroak bigarrenean 265 punturekin eta Attonkaxkuk hirugarrenean 260rekin.

Lurraren Egunaren bezperan, urriaren 26an, jokatuko dute azkeneko lasterketa: Lizuniagako Igoera. Bertan erabakiko da zein izanen diren kategoria bakoitzean irabazleak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun