Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoek ligako lehen partida jokatuko dute etxean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 20a, 08:00

Sarako Izarrako gizonen errugbi taldeak ligako lehen partida jokatuko du etxean igande arratsaldean

Futbolean Beti Gazteko emakumeek ere denboraldiko lehen partida jokatuko du

 

Irailaren erdia joan da eta pixkanaka abiatzen ari da eskualdeko kirol taldeen denboraldia. Errugbian, erraterako, Sarako Izarrako gizonezkoek ligako lehen partida jokatuko dute igande arratsaldean Animainean eta futbolean ere, Beti Gazteko emakumeek eta bertze zenbait kategorietako talde gazteek ere lehen jardunaldia izanen dute. Eskubaloian, kopako jardunaldia izanen dute Errekako gizonezkoek eta emakumeek ortzirale arratsaldean Donezteben.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Urola, ortziralean 20:00etan Lesakako Mastegin, etxeko lehen partida.

 

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD San Miguel - Baztan KE, igandean 17:00etan Larragako La Balsa zelaian.

 

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailan

CD Zirauki - Doneztebe FT, igandean 17:30ean Ziraukiko Antxekoa zelaian.

 

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

JD San Jorge - Aurrera KE, larunbatean 17:30ean Iruñeko San Jorgen.

Baztan B – Beti Kozkor B, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorrezko mailan

Urola KE – Beti Gazte, ortziralean 19:30ean Zumarragako Argixao zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Lazkao KE – Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Lazkaoko Arizti Handi zelaian.

Gure Txokoa – Santo Tomas Lizeoa, larunbatean 19:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Aurrera KE – Berriozar CF, larunbatean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.

UCD Burlades B - Baztan KE, igandean 15:30ean Erripagainan.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Baztan B – CD Huarte, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – CD Liceo Monjardin, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen gorengo mailan

Gure Txokoa – Astigarragako Mundarro, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

San Marcial – Beti Gazte A, larunbatean 12:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan KE – SD Lagunak B, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan KE – Beti Kozkor A, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Huarte – Doneztebe FT, ortziralean 17:45ean Uharteko Aretan.

UD Mutilvera B – Aurrera KE, larunbatean 18:30ean Arangurenen.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako kopa

Erreka KE – Lagunak, ortziralean 20:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

Emakume seniorrak, Nafarroako kopa

Erreka – ECA Malkaitz, ortziralean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Uharte - Baztango BKT, ortziralean 20:15ean Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

 

Neska jubenilak liga

BM San Juan - Baztango BKT, igandean 12:00etan Iruñeko San Juan kiroldegian.

 

Neska kadeteak kopa

Baztango BKT A – Lekunberri KE, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan, lehen jardunaldia

Sarako Izarra – AS Busy Ogeu, igandean 15:00etan Sarako Animainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun