Partidarik galdu gabe iritsi diren bi bikoteen arteko lehia gogorra espero zen eta horrela izan da Ados Pilota Elkarteak laugarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketaren finalean. Azkenean, 22-20 nagusitu dira Iera Agirre Iturriaga leitzarra eta Zabala, Ruiz de Infanteren eta Mujikaren kontrako partidan.
Hasiera hobea eman dio partiduari bikote urdinak. Atzean Maite Ruiz de Marramendi Mujika nagusi eta Ainhoa Ruiz de Infantek errematean asmatuz markagailuan gaindiezina zirudien zuloa irekitzea lortu dute. Baina bikote gorriak, Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Irati Zabalak, ez du etsi, lan eskerga eginez jarraitu du eta 14-15 hurbiltzea lortu dutenean Iturriagak beldurtzeko moduko kolpea hartu du buruan.
Zorionez ez du partidan jarraitzeko arazorik izan eta ordutik aurrera gainera joko hobea egin dute Iratik eta Ierak partidari buelta eman eta txapela lortuz. Azkenean 22-20 nagusitu dira Iturriaga eta Zabala.