Herriko plazan, 08:00etan egin dute hitzordua eta jakinarazi dute mendiko ibilgailuak beharko dituztela Unalbidera joateko. Handik Artikutzara joan eta Erroiarrira igoko dira. Trenbidean barna, Onzubitara joan eta irteerako puntura, Unalbidera itzuliz osatuko dute mendi buelta. 13:30 alderako itzulia osatzea aurreikusten dute. Bidean indarrak hartzeko hamaiketakoa norberak eraman beharko du.