Emakumezkoen eta gizonezkoen esku pilota profesionaleko jaialdia izanen dute larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 13a, 11:00

Emakumezkoen partida 19:30ean hasiko da eta Iturriaga leitzarra ariko da.

Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan punta puntako pilotari profesionalak ariko dira irailaren 14an, larunbatean 19:30etik aitzinera. Hasteko, Ados pilota elkarteko emakumeen arteko partida izanen da: Aldaregia eta RL Mujika, Iturriaga leitzarraren eta Agirreren aurka ariko dira. Aspeko gizonezkoen txanda izanen da gero, Etxeberriak eta Zabaletak, Altuna III.a eta Martija izanen dituzte aurkari. Sarrerak 25 eurotan eskura daitezke Ostiz, Titi eta El Cafe ostatuetan.

Doneztebeko Udalak eta Mariezcurrena eraikuntza enpresak antolatu dute jaialdia eta sarreretatik ateratako dirua ANELA eta emakumeen eskubideak babesteko Malerrekan sortu berri den ASKE EE elkarteentzat izanen dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun