[BIDEOA] Belate inguruan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 18a, 12:30

Hilabeteroko mendi irteera egin dute Arkupeak jubilatuen elkarteko mendizaleek. Hilabeteko hirugarren asteartea, irailaren 17a, aukeratu dute horretarako eta 67 mendizale Belate inguruan ibili dira. Behelainoa lagun zutela, astearte goizean Belatetik abiatu eta antenetatik igaro ondotik, Bidakorriko etxolan egin zuten hamaiketakoa. Indar berriturik, oraindik Uztalakorta, Garmendia eta Txaruta igo zituzten. Txangoaren ondotik, Doneztebeko Santamaria jatetxean bazkari oparoa izan zuten. Irudiak: Joxe Zubieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun