ERREMONTEA

Otxandorenak eta Ionek ere finalerako urrats handia eman dute

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 16a, 16:00

Otxandorenak eta Ionek garaipen garbia lortu zuten igandean Zangozan eta urrats handia eman dute finalerako sailkatzeko.

Igandean Zangozan jokatutako Nafarroako erremonte txapelketako finalerdietako joaneko partidan 35-19 irabazi zieten Iturregiri eta Saldiasi

Nafarroako erremonte txapelketako hemeretzigarren edizioko bigarren finalerdiko joaneko partida jokatu zuten igandean Zangozan. Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Ionek finalerako urrats handia eman zuten, 35-19 irabazi baitzieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Aimar Saldias oiztarrari.

Hasieratik agindu zuten gorriek (4-0) eta agudo hartu zuten aldea markagailuan. Kolore handirik gabeko partida izan zen eta alderik handiena bukaeran izan zen (35-19), hamasei tantoko aldea itzulerako partidarako. Hain zuzen, heldu den larunbatean, Irunberriko Ilunberri pilotalekuan jokatuko dute bi bikote hauek finalerdietako itzulerakoa eta orduan jakinean da lehen bikote finalista zein den.

Zangozako besten barrenean, igande arratsaldeko jaialdiko lehen partidan, Mikel Mikelarena oiztarrak eta Agirrezabalak 30-28 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Baztani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun