Erremonteko ate irekien jardunaldia izan dute Labrit pilotalekuan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 16a, 18:00

Mikelarena, Sagaseta, Iturregi (erremontistak), Martinez (Rural Kutxa), Conde (Nafarroako Pilota Federazioa), Aguirre (Erremonte Fundazioa) eta Mitxeo eta Leatxe (erremontistak), jardunaldian parte hartu zuten haur batzuekin.

Erremonte Fundazioak antolatutako ate irekien jardunaldia egin zuten irailaren 12an, joan den ortzegunean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. E•remonte Iruña enpresako pilotari gazteek ere parte hartu zuten jardunaldian, eta hitzordura hurbildu ziren neska-mutikoekin aritu ziren jolasean.

Haurrekin ikastaro praktikoa egin ondotik, erremonte partida ere jokatu zituzten eta kamisetak zozketatu zituzten. Aitzinera begira, Eguberrietan ere erremonteari buruzko ate irekien bertze jardunaldi bat egiteko asmoa ere azaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun