Mendeurrenean murgildua dagoen Baztan Futbol Taldearen ametsak segitzen du eta irailaren 16an, astelehenean egin dute Erregearen Kopako aurre kanporaketako zozketa, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan, Madrilgo Las Rozasen. Partida bakarrera jokatuko da kanporaketa eta baztandarrek suertea izan dute, etxean, Elizondoko Giltxaurdin jokatuko baitute partida, Huescako CF Ontiñena taldearen kontra. Irabazlea Erregearen Kopako bonboan sartuko da.
Gogoratu behar da Baztan Futbol Taldeak Nafarroako Superkopa irabazi duela, Arronizko Zarramonza taldeari gailenduta eta horrek, kanporaketa hau jokatzeko eskubidea eman dio.