Nafarroako Rurak Kutxaren BTT Kopako azken proba egin zuten irailaren 15ean Arazurin. 23 urtez beheitiko kategorian bigarren izan zen Saltoki Conor taldeko Eneit Bertiz sunbildarra, baina aski izan zuen sailkapen orokorra irabazteko eta maillot horia lortzeko. Kategoria horretan hirugarren izan zen Katea Bike Team taldeko Koldo Herrera sunbildarra. Arazuriko probako irabazlea Raul Villar errioxarra izan zen.
Kontuan hartu behar da Rural Kutxaren BTT Kopako lehenbiziko bi probak irabazi zituela Eneit Bertizek Oibarren eta Deikaztelun. Zangozako hirugarren proba , berriz, Koldo Herrerak irabazi zuen.
Kategoria nagusian Katea Bike Team taldeko Mikel Merino eta SH Metalgraf taldeko Edurne Izkue izan dira garaile Kopako sailkapen nagusian, nahiz eta Arazuriko proban Raul Villar eta Estibaliz Sagardoy gailendu ziren. Aipatzekoa da junior mailan Oihan Aleman iruritarra hirugarren izan dela Arazurin.