Omenaldian espresuki eskubaloiaren alde egindako lana eskertu zioten antolatzaileek. Bortzirietako gazteek osaturiko Bortziri taldearen sustatzaile izan zen Goikoetxea, eta baita bertako entrenatzailea ere urte luzez. Omenaldian, taldean aritutako hainbat jokalari elkartu ziren.
Julia eta Paula Artieda ahizpek dantzatu zioten aurreskua eta Naroa Otamendik jo zuen txistua. Dantzaz gain plaka bat ere eman zioten eta baita lore sorta bat ere. Gainera, omenaldia bukatzean afaria egin zuten Goikoetxearekin batera eskubaloian aritutako jokalariek eta sorpresa bat ere eman zioten.