Nafarroako Kirol Jokoen barrenean, frontball pilota modalitate bereziko txapelketa jokatu dute asteburu honetan Barañaingo Retegi pilotalekuan. Jubenil mailan, Ados pilota elkarteko Iraide Iriarte Petrirena sunbildarra finalean izan zen, baina galdu egin zuen Cresporen kontra (10-5 eta 10-8).
Finalera arteko bidean, hiru partidak irabazi zituen Iraide Iriartek. Lehen partidan, Ados pilota elkarteko taldekidea den Dunixe Alberro Isasi iturendarrari 10-6 irabazi zion; bigarren partidan ere 10-6 irabazi zion Atarrabiako Zabaletari eta hirugarrenean ere emaitza berarekin, 10-6 menpean hartu zuen Oberenako Maria Crespo.
Dunixe Alberro iturendarrari dagokionez, Iriarterekin eta Cresporekin (4-10) galdu zuen, baina Zabaletaren kontrako partida irabazi zuen (10-5).
Honela, lehen fasean sailkapen buru izan zen Iriarte eta bigarren izan zen Crespo sailkatu ziren finalerako. Hirugarren izan zen Dunixe Alberro. Ligaxkako partidak ongi irabazi zituen Iriartek, baina finalean, urduritasunagatik edo, ez zuen bere jokoa erakusterik izan eta galdu egin zuen Cresporen kontra (10-5 eta 10-8).