Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusiak asteburu honetan jokatuko du ligako lehen partida

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 13a, 08:00

Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusiak Bergaran jokatuko du 2024-25 denboraldiko ligako lehen partida.

Lehen jardunaldia izanen dute Aurrerak eta Baztan Bk, baita Leitzako eta Baztango jubenilek ere futbolean eta BKTko neska jubenilek eta kadeteek eskubaloian

Joan den astean abiatu zuten futbol liga Baztan eta Doneztebeko futbol talde nagusiek eta asteburu honetan Beti Gazteko gizonezkoen, Aurrera eta Baztan B taldeen txanda izanen da. Baztango eta Aurrerako jubenilek eta Baztango kadeteek ere lehen jardunaldia izanen dute. Eskubaloian, kopako partida izanen dute Errekako gizonezko seniorrek eta BKTko neska kadeteek eta ligako lehen jardunaldia BKTko jubenilek.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Bergara – Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Bergarako Agorrosinen.

Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • CD Aoiz - Baztan KE, igandean 18:00etan Agoitzen.

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe FT – CD Universidad de Navarra, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • Aurrera KE – CD Universidad de Navarra B, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • CD Kirol Sport – Baztan B, larunbatean 20:00etan Orkoienen.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • AD Mendillorri – Aurrera KE, larunbatean 17:00etan Lezkairun.
  • Baztan KE – Beti Kozkor, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako kadeteen lehen mailan

  • CD Iruña – Baztan KE, larunbatean 10:00etan Taxoaren.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako kopa

  • Anaitasuna – Erreka, larunbatean 18:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Neska jubenilak liga

  • Baztango BKT – ECA Malkaitz, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

Neska kadeteak kopa

  • BM Loyola C – Baztango BKT A, larunbatean 11:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun