Ligako bi partida bertzerik ez ditu jokatu, baina biak irabazi eta Nafarroako Preferente mailan lider da Doneztebe Futbol Taldea. Hiruna gol egin ditu partida bakoitzean eta bakarra hartu du. Maila autonomikoko Baztanek ere ligako lehen garaipena lortu du etxetik kanpo. Asteburu honetan ligan abiatu diren taldeei dagokienez, ez dute emaitza onik lortu. Gipuzkoako ohorezko mailan, Beti Gazteko gizonezkoek galdu egin zuten Bergaran eta Nafarroako erregionaleko lehen mailako Baztanek eta Aurrerak ere galdu egin zuten. Eskubaloian, kopako partidan galdu egin zuen Errekako gizonezkoen taldeak, baita BKTko neska jubenilak ligako lehen partidan eta kadeteek kopakoan.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Bergara 3 – Beti Gazte 1 (Miguel Ubiria)
Nafarroako lehen maila autonomikoan
CD Aoiz 0 - Baztan KE 1 (Eloi Basse)
Nafarroako Preferente mailan
Doneztebe FT 3 (Xabi Erasun, Ugaitz Aldabe eta Aitor Larunbe) – CD Universidad de Navarra 0
Nafarroako erregionaleko lehen mailan
Aurrera KE 0– CD Universidad de Navarra B 1
CD Kirol Sport 5 – Baztan B 1 (Beñat Erro)
Nafarroako jubenilen lehen mailan
AD Mendillorri 4 – Aurrera KE 1 (Mikel Portu)
Baztan KE 4 (Jon Garbalena, Asier Opoka, Oier Zelaieta eta Ugaitz Garaikoetxea) – Beti Kozkor 4
Nafarroako kadeteen lehen mailan
CD Iruña 0 – Baztan KE 1 (Adei Lazkano)
ESKUBALOIA
Gizonezko seniorrak, Nafarroako kopa
Anaitasuna 37 – Erreka 30
Neska jubenilak liga
Baztango BKT 20 – ECA Malkaitz 28
Neska kadeteak kopa
BM Loyola C 43 – Baztango BKT A 18