Igantziko frontenis txapelketako finalak erabakiak gelditu dira

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 17a, 13:30

Biltoki Elkarteak antolatuta, joan den asteburuan jokatu zituzten Igantziko frontenis txapelketako finalerdiak. Finalak larunbatean, irailaren 21ean, eginen dituzte.

Gaztetxoen eta helduen Igantziko frontenis txapelketa bukaerara ailegatzen ari da. Joan den asteburuan finalerdiak egin zituzten eta honela gelditu ziren emaitzak:

Helduetan
  1. Iñigo Telletxea eta Mikel Urtxegi 26-Urko Sainz eta Josu Iturbide 30
  2. Enaitz Telletxea eta Igor Antxordoki 27-Peio Migelena eta Jokin Mitxeo 30
Gaztetxoetan
  • Amane Obeso eta Urko Telletxea 22-Aratz Laka eta Alazne Altxu 17
  • Ander Sarasola eta Unax Urtxegi 22-Jerai Bazterrika eta Danel Urtxegi 14

Finalerdietako irabazleek jokatuko dituzte finalak. Larunbat honetan, irailaren 21ean, 11:00etan, izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun