Ikasleen eskubideen aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte Bortzirietako eta Malerrekako eskola publikoetan

Ttipi-Ttapa mai 17, 12:00

Bortziriak, Malerreka eta Baztan eskualdeko ikastetxe publikoetan Hezkuntza Laguntza taldeko eta Orientazio Departamentuko giza-baliabideen egungo egoeraren inguruko hausnarketa egin dute eta beraien kezka plazaratu dute, gurasoei eta Hezkuntza Departamentuari bidalitako oharretan. Aste honetan, elkarretaratzeak eginen dituzte ikastetxeetan.

Bortzirietako XXIV. Eskuz binakako txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa mai 16, 08:30

Ortzirale arratsaldean Beran eta Igantzin eta larunbat goizean Etxalarren jokatuko dituzte partidak

Bortziriak Pilota Elkarteak hogeita laugarren aldiz antolatutako Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan.