ELA sindikatuak salatu duenez, «Hermanas Hospitalarias enpresak, Nafarroako Gobernuaren baimenarekin, Elizondoko Benito Menni zentroak dituen hiru eraikinetako bat itxi du, etekinak are gehiago handitzeko. Eraikin horretan zeuden 36 erabiltzaile birkokatu zituzten, kalte nabarmenak eraginez emandako zerbitzuaren kalitatean. Plantillaren zati bat kaleratu dute, eta beste batzuei lan baldintzak okertu edo eginkizunak aldatu dizkiete».
Azaroan hasi zen gatazka, eta «enpresa ez da inoiz eseri negoziazio bilera bat egiteko». Gainera, «erabat blokeatuta dauka hitzarmenaren negoziazioa». Nafarroako Gobernuari dagokionez, «irailean bilera bat egiteko eskatu genion, eta martxoaren 6ra arte ez zen bilera hori izan. Bertan, ELAko ordezkariek Elizondoko Benito Menni zentroaren egoera larria azaldu genien. Gobernuaren ordezkaritzak berririk ez zuela esan zuen bileran, baina bi hilabete igaro dira eta Gobernuak ez du ezer egin egoera horren aurrean».
«Enpresaren eta Nafarroako Gobernuaren jarrera ikusita», langileek bertze 10 greba egun eginen dituzte maiatzaren 19tik 28ra. Horiekin, dagoeneko 36 greba egun egin izanen dituzte langileek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!