Uda honetan ere AEKk barnetegiak antolatu ditu Arantzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 8a, 11:30

Joan den urtean Arantzan egindako barnetegi batean parte hartu zutenak.

Urtero bezala, AEKk prest ditu barnetegiak, udako hilabeteetan nahi duenak euskara ikasteko eta praktikatzeko aukera izan dezan. Euskal Herriko hainbat bazterretan izanen da horretarako aukera, tartean, Arantzan.

Aurten, Arantzan, Foruan (Bizkaia), Adunan (Gipuzkoa), Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Mendikotan (Zuberoa) antolatu ditu barnetegiak AEKk. Arantzan, zehazki, A2, B1, B2 eta C1 mailak emanen dituzte eta bi asteko lau txanda izanen dira aukeran: uztailaren 7tik 20ra, uztailaren 21etik abuztuaren 3ra, abuztuaren 4tik 17ra eta abuztuaren 18tik 31ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun